Opinión sobre Haizegu de Joxe Rojas

Joxe Rojas

Joxe Rojas 12 opiniones

"Zoragarri! Adopta nazazue! "

5
Opinado el
Laneko bidaia aprobetxatu dut asteburua Haizegun pasatzeko eta zoragarria izan da, astero bueltatzeko moduan!

Bakarrik joan naiz, txakurrarekin, eta uste nuen beharbada ez nintzela oso eroso izango askoz jende gehiagorentzako pentsatuta dagoen etxe handi batean (Berez 10-12 lagunentzako espazioa du). Baina Maitek, jabeak, goiko solairua itxi digu, eta horrela etxetzarra apartamentu handi bat bilakatzen da: logela handi bat, bainguela handia, sukalde-egondela eta jangela bihurtutako aterpea. Konfigurazo horrekin oso-oso erosoa da bakarrik edo bikotean joateko.

Hortik aurrera, zer esan: etxea eder-ederra da, oso ondo hornitua dago eta garbi eta ondo zaindua topatu dugu. Mimoz zainduta dago eta igartzen da. Gela guztiak zabal-zabalak eta eroso egoteko modukoak. Kanpoaldea ere zoragarria: aparkatzeko leku zabal eta erosoa, jolastokia, pin-pin mahaiak, belardi zoragarria... Oso ondo etortzen da eguzkitara etzatzeko inguruan mendibueltatxoa egin ondoren.

Arantza herria ordu erdi batera dago oinez biderik laburrena hartuta, eta kotxez 5 minutu baino gutxiago. Bertan badira dendak eta tabernak zerbait erosi edo herrian jan/edan nahi izanez gero.

Zenbait ibilbide labur eta ertain egin daiezke etxetik bertatik abiatuta, errazak, ederrak eta umeekin ere egiteko modukoak: Arantzara goiko aldetik, Azkilarrea auzoan zehar, Putzubeltz ur-jauzira... Nik ostiralean euria izan nuen, baina larunbatean hain egun ederra atera zen, azkenean etxetik Arantzara eta Arantzarik Igantziko San Joan Xar paraje zoragarrira ere animatu nintzen. Ibilbidea hemen eskuragarri: https://labur.eus/haizegu

Ta azken oharra, nola ez, Maite jabearentzat. Oso erraz jarri dizkit gauzak hasiera-hasieratik, eta egundoko konfiantza eman dit lehen momentutik. Jator-jatorra da eta etxean bezala sentiarazten zaitu. Gustua ematen du horrelako jendearekin topatzea.

Laburbilduz, etxea zein inguruak %200 gomendagarriak, bakarrik, talde txikian zein handian joanez gero.
Estuvo en Septiembre 2026, solo
  • Limpieza
  • Trato del propietario
  • Entorno
  • Equipamiento
  • Relación calidad/precio
  • Calidad del sueño
Haizegu

Haizegu

100 Opiniones

Navarra - Arantza

2 - 12 personas

38 € aprox. por persona y noche

Alojamiento entero

Ver todas las opiniones